2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala

Web orri berria- Sare sozialak

Kaixo lagun,

Azken aldian blog-a ez dugu apenas erabili, gure web orri berrian gaudelako lanean buru belarri.

Hemendik aurrera helbide hauetan aurkituko gaituzue:


www.plazaola.org
https://twitter.com/CTPlazaola
https://www.facebook.com/consorcio.partzuergoa

Laster arte!!

2014(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

Fitur 2014







Atzo, urtarrilak 22, Plazaola Partzuergo Turistikoak Fiturreko Nafarroako stand-ean (7. pabiloian 7B12), Plazaolako natur bidearen aurkezpena egin zuen.


Argazkietan Maitena Ezkutari,  Plazaola Partzuergo Turistikoko Kudeatzailea eta Carlos Erce, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaria.



2014(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Leitzako inauteriak urtarrilaren 25etatik 28ra

Leitzako ihoteak

ILBELTZAK 25, LARUNBATA
14:00 Aurrera elkartean bazkaria eskean ibiliko direnentzat.
16:00 Trikitilari, gaitero eta txistulariz lagundurik egitaraua banatzen eta eskean hasiko dira mozorroak.
ILBELTZAK 26, IGANDEA
12:00 Atsaureak plazatik aterako dira kalejiran Incansables txaranarekin eta gurdiak industriagunetik. Txikienentzat txu-txu trena.
14:30 Atsauretuen bazkaria eskolako jangelan.
18:00 Incansables txarangak lagunduta, kalejira eskolatik abiatuta.
19:00 Orkesta gizonaren emanaldia.
ILBELTZAK 27, ASTELEHENA
09:00 Gazteak Aurrera parean elkartuko dira Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko.
17:00 Umeen kalejira. Ondoren txokolatada eta goxokiak.
Iluntzean eta gauean Orkesta gizonaren emanaldia plazan.
ILBELTZAK 28, ASTEARTEA
09:30ean hitzordua dute mozorroek Erasote auzora abiatzeko eskean.
Goizean eta arratsaldean puzgarriak eta jokoak haurrentzat.
18:30 Atsaureen kalejira musikaz lagunduta. Ondoren musika plazan.

Hemen duzue egitaraua

2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

Ekitaldian parte hartu zuten agintariak


 
Argazkia: Aiurri ( esker eskuin)
 
 
Jose Luis Gaudo,  Gobernuko Delegaritzako ordezkaria
Mercedes Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaria
Jose Angel Iturralde Vildarra, Plazaola Partzuergoko lehendakaria
Carlos Erce, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaria
Roke Akizu, Gipuzkoako Turismo Zuzendaria